Profesionaltasuna eta gertutasuna, eskutik
Bost emakume profesionalek osatzen dugu Zuganen lan taldea. Adituak gara laser depilazioan eta aurpegiko zein gorputzeko tratamenduetan; eta edertasuna ulertzeko modu ezberdinetara irekiak, zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditugu.
Tratamendurik eraginkorrenak lortzeko, gertuko aholkularitza eskaintzen dugu, pertsona bakoitzaren baldintza eta helburuetara egokitu dadin aplikatu beharreko tratamendua.
Regina Villarejo Fernandez
Elena Bravo Garcia
Edurne Lopetegi Renobales
Partekatu zure bizi-edertasuna
Zuganen uste dugu edertasuna ondo sentitzearen ondorioa dela, gurekin nahiz ingurukoekin. Horregatik bilatzen ditugu egunero tratamendu berritzaileenak, zure onena ateratzeko.
Gure metodoa
Diagnosia
Merkatuko tresnarik onenak ditugu
Gomendioa
Gure talde profesionalak aholkatuko dizu prozesu osoan zehar
Tratamendua
Puntako kosmetika eta aparatologia zure eskura
Jarraipena
Zure historia eta emaitzen bilakaera beti ikusgai
Tolosan eta Beasainen
Tolosan eta Beasainen ditu bere zentroak Zuganek. Batean zein bestean, tratu pertsonalizatuaren eta giro goxoaren bidez, etxean bezala sentituko zara, tratamendurik eraginkorrenez gozatzen duzun bitartean.