ZERBITZUAK

Hiru ardatz nagusitan barnebiltzen dira estetika zentroan eskaintzen ditugun zerbitzuak. Ezagutu itzazu!

laser depilazioa

LASER DEPILAZIOA

Adituak gara laser bidezko depilazioan, edozein larruazal edo ile mota tratatzeko gaitasuna du Zuganek. Era berean, edozein eragozpen murrizteko, indar handiko zero azpiko hozte-sistema duen laser aplikagailua dute gure aparatuek. IPL aparatuak ere baditugu.

Beste depilazio motak:

depilazio-elektrikoa

Depilazio elektrikoa

Ilea behin betiko kentzeko tratamendu bat da depilazio elektrikoa. Orratz mehe bat sartzen da epidermisean, goiko azalaren azpian, eta, horren bidez, elektrizitate-korronte txiki bat aplikatzen da ilearen ile-folikulua suntsitzeko.

IKUSI TARIFAK
argizaria

Argizaria

Argizarizko depilazioak sustraitik kentzen du ilea, eta mantsotu egiten du haren hazkuntza hurrengo 4 asteetan, gutxi gora behera. Teknika hau gero eta gutxiago erabiltzen den arren, Zuganen aukera hau ere mantentzen dugu.

IKUSI TARIFAK

LASER DEPILAZIOA

Nahi ez den ilea ezabatzeko metodo bat da laser depilazioa, modu iraunkorrean eta argi-energiaren (laserra) aplikazioaren bitartez egiten dena. Bi ezaugarri nagusik bereizten dute gure zentroa gainerakoetatik, laser depilazioari dagokionean: pertsona bakoitzaren beharretara egokitu dezakegula tratamendu bakoitza, gure aparatologiari esker, eta mina ia erabat desagerraraztea ahalbidetzen dutela berauek.

1. Zertan datza?

Aparatuak emandako argia larruazalean sartzen da ileak gidatuta, melaninaren bitartez, eta berotu egiten da. Honek ilea elikatzen duten zelulak modu selektiboan suntsitzen ditu aldameneko zelulei eragin gabe.

2. Zenbat saio egin behar dira?

Saioen kopurua hainbat faktoreren araberakoa da; besteak beste, adina, sexua, hormonen egoera eta tratatutako gunea. Galdetu zure zentroan.

3. Zenbat denbora igaro behar da saio baten eta hurrengoaren artean?

Faktore pertsonalen arabera, gorputzeko depilazioan 60 egun ingurukoa da bataz besteko iraupena eta aurpegiko depilazioan 30 egun ingurukoa.

4. Zer emaitza lortzen dira tratamendua amaitzean?

Tratatutako ilearen %80 kentzen da alterazio hormonalik edo antzerakorik ez badago. Gizakiaren gorputza etengabe birsortzen ari da eta, bizitzan zehar, folikulu berriak aktibatu daitezke. Horregatik, urtean mantentze saio bat edo bi egitea gomendatzen da.

5. Azal beltzaranarekin depilatu naiteke? Eguzkia har dezaket saio bakoitzaren aurretik eta ondoren?

Bai, azal beltzaranarekin depilatu zaitezke gure ekipamenduarekin, urte osoan. Depilatu beharreko eremua eguzkitan ez erakustea gomendatzen da, gutxienez 72 ordu saio bakoitzaren aurretik eta ondoren.

6. Saio bakoitzaren aurretik depilatu egin behar dut

Hitzorduaren aurreko egunean bezeroa bere etxean rasuratzea gomendatzen da.

7. Nola hobetu dezaket emaitza?

Emaitzarik onenak lortzeko, tratamendua hasi aurretik eta ondoren larruazala hidratatua eta osasuntsu izatea gomendatzen da. Espezialistak gomendatu ohi du zer produktu erabili.

8. Aplikazioa mingarria da?

Ez. Posible da ondoez bat sumatzea, inurridura edo ziztada txikiren bat, kasu, norberaren sentikortasunaren arabera. Diodo laserrak indar handiko hozte-sistema bat du laserraren buruan, azalaren beroketa konpentsatu eta gerta daitezkeen eragozpenak txikitzeko. Edonolako eragozpenak ebaluatzeko eta gutxitzeko, tratamenduaren aurretik tolerantzia testa egin behar da, bezeroaren sentsibilitatea ezagutzea ahalbidetuko duena, ekipoa parametro egokiekin doitzeko.

AURPEGIKO TRATAMENDUAK

Aurpegiko azala zaintzeko hiru zerbitzu mota eskaintzen ditugu, betiere azalaren diagnostikoa oinarri hartuta

diagnosia-vitalis

Diagnostikoa

Larruazalaren diagnostikorako sistema baten bidez, aurpegiko —zein gorputzeko— azalaren egoera aztertu, eta horren arabera, bezero bakoitzarentzako onuragarriena den tratamendua aholkatzen dugu. Izan ere, gorputzeko atalik delikatuena da aurpegia eta, beraz, zaintza eta arreta berezia eskatzen du.

IKUSI TARIFAK
aurpegiko-garbiketak

Aurpegiko garbiketak

Aurpegiko garbiketa mota ezberdinak eskaintzen ditugu: oinarrizkoak zein espezifikoak. Eta ahalik eta emaitzarik onenak lortzeko, kalitate maila altuko produktuak erabiltzen ditugu. Gure helburua da prebentzioa lantzea eta hobekuntzak eta zuzenketak egitea, azalean egon daitezkeen arazoei aurre egiteko.

IKUSI TARIFAK
aurpegiko-tratamentuak

Aurpegiko tratamenduak

Aurpegiko garbiketa mota ezberdinez gain, adinaren aurkako tratamenduak ere eskaintzen ditugu, zahartze prozesuen identifikazioa, prebentzioa eta leheneratzea helburu dutenak. Honela, zimurrak ezabatu, ahultasunaren garapena geldiarazi eta hidratazioa zein argitasuna ematen dizkio tratamenduak aurpegiko azalari. Guztira, aurpegirako 8 tratamendu mota baino gehiago ditugu, zuretzat egokiena dena aukeratzeko.

IKUSI TARIFAK

GORPUTZ BIRMOLDAKETA

Erabiltzen ditugun teknikek inestetismoak prebenitu, hobetu eta zuzendu egiten dituzte. Gehiegizko pisua, grasa lokalizatua, zelulitisa eta biguntasuna lantzen ditugu tratamendurik berritzaileenekin eta ondorengo teknikekin: ultrasoinuak, radiofrekuentzia, vacumterapia eta infragorriak.

zelulitisa

Zelulitisa

Radiofrekuentziarekin, infragorriekin eta dermisaren azpiko masajearekin konbinatuta, geruza sakonenetan sartzea lortzen dute formulazio espezifikoek, gantz-metaketak gutxituz eta gorputzaren silueta edo ingurua murriztuz.

IKUSI TARIFAK
erredukzioa

Erredukzioa

Ultrasoinu fokalizatuen bidez, adipositate lokalizatua ezabatzen da, eta, aldi berean, birmoldaketa orokor osoari eragiten dio.

IKUSI TARIFAK
erreafirmazioa

Erreafirmazioa

Larruazalaren trofismoa —alterazioak, deformazioak…— hobetzeko, ehunetako tonua eta elastikotasuna lehengoratzen laguntzen du, radiofrekuentziarekin, infragorriekin eta dermisaren azpiko masajearekin konbinatuta.

IKUSI TARIFAK