Puntako teknologiez gain, kontzentrazio maila altuko kosmetika produktuak baliatzen ditugu teknika ezberdinekin uztartu eta emaitzak borobiltzeko.
KOSMETIKA
Naturatik eratorritako produktuekin zaintzen dugu azala
Larruazala zaintzeko osagairik eraginkorrenak iturri seguruenetik datoz, naturatik. Zuganen ditugun Pevonia markaren produktuak %100 naturalak dira, ingurumena errespetatzen dutenak.
Formulazio espezifikoak eta kapsulazio bereziak landuz, produktuak larruazalean behar bezala sar daitezen lortzen du Pevoniak, parabenorik, alkoholik, koloratzailerik eta lurrin sintetikorik erabili gabe eta.
”Azalaren diagnostikoa egiteko teknologia aurreratua duen aparatu bat dugu, zeinak informazio guztia ematen digun aplikatu beharreko tratamenduez gain, kosmetikoak ere aukeratzeko. Ezinbesteko urratsa da diagnostiko on bat egitea, emaitza eraginkorrak lortzeko. Zatoz proba egitera!
NUTRI-KOSMETIKA
Tratamendu estetikoen emaitzak potentziatzeko, probatu gure landare-kontzentratuak
Zirkulazio-sistemaren bidez, egunero sortzen dira hondakinak, irensten ditugun elikagaietatik, arnasten dugun airetik edo hartzen ditugun medikamentuetatik, eta gure organismoan pilatzen dira, gaixotasunak eraginez. Horregatik, garrantzitsua da gure organismoa garbitu ahal izatea, hainbat landareren efektu konbinatuen bidez.
4 landare-kontzentratu mota konbinatu ditzakezu, gehienez, bakoitzaren tapoi bat 1,5L. uretan nahastuz, emaitza hobeak lortzeko.
Cm2 Garbitzailea
Toxinak kentzea ahalbidetzen du. Gibela garbitu eta babestu egiten du. Digestio geldoa izateak eragiten duen puztutasuna ezabatzen laguntzen du.
Cm6 Erregulatzailea
Hormonen oreka errazten du. Egokia da gehiegizko pisua dutenentzat, akzio toniko eta estimulatzailearentzat, zelulitisarentzat, atoniarentzat, zelulen eta azalaren zahartzeari aurre egiteko eta ilearen hauskortasunarentzat.
Cm11 Hanka Ederrak
Berreskuratu hanken edertasuna! Efektu drenatzailea, murriztailea eta garbitzailea. Zelulitisa, zangoak eta orkatila astun eta handituak tratatzeko egokia, baita markatutako kapilarrak, kuperosia eta zirkulazio-arazo guztiak tratatzeko ere.
Cm12 Drenatzailea
Likidoen erretentzioa, zelulitisa, larruazalpeko sabelaldeko puztutasuna edo toxinak ezabatzeko ezintasuna duten pertsonentzat egokia. Efektu diuretiko orokorra.
Cm13 Energia
Metabolismoa berraktibatzeko efektua; muskulu-atoniari eta kontzentratzeko zailtasunari aurre egiten die. Ekintza fisikoko tonikoa. Ideala egonaldi-aldaketetan.
Cm17 Sabel Laua
Sabelaldeko gantzari aurre egiteko egokia. Hesteetako puztutasuna arintzen du, emakumeen sabel txikiko betetasunari aurre egiten lagunduz. Gasak kanporatzea errazten du, digestioa hobetzen du eta diuresia estimulatzen du.
Cm21 Lirain dagoen emakumea
Emakumeei pisua galtzen laguntzeko espresuki sortua. Metabolismo basala erregulatzen du, koipeak erretzen laguntzen du, gosea arintzen du, eta garbiketaren bidez beharrezkoak ez diren likidoak ezabatzen laguntzen du.
Cm21 Lirain dagoen gizona
Organismo maskulinoan pisua galtzea errazteko espresuki sortua. Metabolismo basala areagotzeko eta hormonen ekoizpena berrantolatzeko erabiltzen da (hormonen gabezia da gizakiengan gehiegizko pisua eragiten duen lehen arrazoia).
Cm28 Menokal
Otordu bakoitzaren ondoren hartuta, Menokalek digestioa hobetzen du. Abdominalean gantzak murriztu eta xurgatzeko balio du. Garbiketa efektua kolesterol eta gluzemia mailan.