ZERBITZUAK

Hiru ardatz nagusitan barnebiltzen dira estetika zentroan eskaintzen ditugun zerbitzuak. Ezagutu itzazu!

laser depilazioa

LASER DEPILAZIOA

Zuganen potentzia handiko diodoko laser depilazioan adituak gara. Merkatuko teknologiarik aurreratuena erabiltzen dugu lehiarik gabeko ekipo batekin, bakarra etengabeko depilazioaren merkatuan.

Beste depilazio motak:

depilazio-elektrikoa

Depilazio elektrikoa

Ilea behin betiko kentzeko tratamendu bat da depilazio elektrikoa. Orratz mehe bat sartzen da epidermisean, goiko azalaren azpian, eta, horren bidez, elektrizitate-korronte txiki bat aplikatzen da ilearen ile-folikulua suntsitzeko.

IKUSI TARIFAK

LASER DEPILAZIOA

Nahi ez den ilea ezabatzeko metodo bat da laser depilazioa, modu iraunkorrean eta argi-energiaren (laserra) aplikazioaren bitartez egiten dena. Bi ezaugarri nagusik bereizten dute gure zentroa gainerakoetatik, laser depilazioari dagokionean: pertsona bakoitzaren beharretara egokitu dezakegula tratamendu bakoitza, gure aparatologiari esker, eta mina ia erabat desagerraraztea ahalbidetzen dutela berauek.

1. Zertan datza?

Aparatuak emandako argia larruazalean sartzen da ileak gidatuta, melaninaren bitartez, eta berotu egiten da. Honek ilea elikatzen duten zelulak modu selektiboan suntsitzen ditu aldameneko zelulei eragin gabe.

2. Zenbat saio egin behar dira?

Saioen kopurua hainbat faktoreren araberakoa da; besteak beste, adina, sexua, hormonen egoera eta tratatutako gunea. Galdetu zure zentroan.

3. Zenbat denbora igaro behar da saio baten eta hurrengoaren artean?

Faktore pertsonalen arabera, gorputzeko depilazioan 60 egun ingurukoa da bataz besteko iraupena eta aurpegiko depilazioan 30 egun ingurukoa.

4. Zer emaitza lortzen dira tratamendua amaitzean?

Tratatutako ilearen %80 kentzen da alterazio hormonalik edo antzerakorik ez badago. Gizakiaren gorputza etengabe birsortzen ari da eta, bizitzan zehar, folikulu berriak aktibatu daitezke. Horregatik, urtean mantentze saio bat edo bi egitea gomendatzen da.

5. Azal beltzaranarekin depilatu naiteke? Eguzkia har dezaket saio bakoitzaren aurretik eta ondoren?

Bai, azal beltzaranarekin depilatu zaitezke gure ekipamenduarekin, urte osoan. Depilatu beharreko eremua eguzkitan ez erakustea gomendatzen da, gutxienez 72 ordu saio bakoitzaren aurretik eta ondoren.

6. Saio bakoitzaren aurretik depilatu egin behar dut

Hitzorduaren aurreko egunean bezeroa bere etxean rasuratzea gomendatzen da.

7. Nola hobetu dezaket emaitza?

Emaitzarik onenak lortzeko, tratamendua hasi aurretik eta ondoren larruazala hidratatua eta osasuntsu izatea gomendatzen da. Espezialistak gomendatu ohi du zer produktu erabili.

8. Aplikazioa mingarria da?

Ez. Posible da ondoez bat sumatzea, inurridura edo ziztada txikiren bat, kasu, norberaren sentikortasunaren arabera. Diodo laserrak indar handiko hozte-sistema bat du laserraren buruan, azalaren beroketa konpentsatu eta gerta daitezkeen eragozpenak txikitzeko. Edonolako eragozpenak ebaluatzeko eta gutxitzeko, tratamenduaren aurretik tolerantzia testa egin behar da, bezeroaren sentsibilitatea ezagutzea ahalbidetuko duena, ekipoa parametro egokiekin doitzeko.

aurpegiko-tratamentuak

AURPEGIKO TRATAMENDUAK INDIBA

Tratamendu bakoitza esperientzia paregabea izan dadin, Indiba barrutik aritzen da, eta horrek are ederrago sentiaraziko zaitu.

India ® EDNA gailuek funtzio zelular osasungarria eta irrati-maiztasunaren bidezko biziberritzea estimulatzen dituzte. Indibak 448 kHz-ko maiztasun espezifikoan lan egiten du, lehen saiotik emaitza nabarmenak lortuz.

aurpegiko-garbiketak

Aurpegiko garbiketak

Hainbat motatako aurpegi-garbiketak eskaintzen ditugu, oinarrizkoak zein espezifikoak. Eta emaitzarik onenak lortzeko, kalitate handiko produktuak erabiltzen ditugu. Gure helburua prebentzioa lantzea eta hobekuntzak eta zuzenketak egitea da, larruazalean gerta daitezkeen arazoei aurre egiteko.

IKUSI TARIFAK
diagnosia-vitalis

Aurpegiko tratamenduak kosmetikaren bidez

Aurpegiko garbiketa mota ezberdinez gain, zahartze prozesuak identifikatu, prebenitu eta berrezartzeko tratamenduak ere eskaintzen ditugu. Horrela, zimurrak ezabatzen ditu eta hidratazioa eta argitasuna ematen dio azalari aurpegitik. Guztira, zortzi aurpegi-tratamendu mota ditugu zuretzat egokiena aukeratzeko.

IKUSI TARIFAK
begiak-tratamendua

Begiko tratamenduak

Begi-inguruaren gaztetzaile globala. Karboxiterapian oinarritutako teknologia kosmetikoa, begi-zonako problematika estetiko guztia tratatzen eta prebenitzen duena. Zimurren sakontasuna murriztu eta lausotzen du, eta, aldi berean, ingurua ilundu eta begirada argitzen du.

IKUSI TARIFAK
presoterapia

Begietako presoterapia

Begietako presoterapiaren helburua begiradaren zahartze-prozesuari aurre egitea da. Tratamendu honek masaje bat egiten du, organismoari laguntzen diona begietan agertu ohi diren poltsak drainatzen, eta, aldi berean, kopetako tentsio muskularra eta begien ingurua arintzen ditu.

Tratamendu hau odol-zirkulazioa errazten duen masaje baten bidez aplikatzen da. Begietako presoterapiaren beste onura bat da begien inguruneko muskuluak aktibatzen dituela, eta eremu horretan izaten den nekea murrizten duela.

IKUSI TARIFAK
luz-pulsada

Fotogaztetzea

Argi Intentsibo Pultsatua (IPL) kolageno-ekoizpena estimulatzen duen tratamendu bat da, eta, aldi berean, eguzkiak kaltetutako eta zahartutako azala ezabatzen du.

Intentsitate handiko argi bat da, larruazalean zenbait pigmentu naturalek xurgatu eta beroan bihurtzen dutena. Modu horretan, adinaren zeinuak, eguzkiaren orbanak edo larruazalaren gaineko estresa ezabatzen dira eta aurpegia erabat gaztetzea lortzen da..

IKUSI TARIFAK
luz-led

LED lanpara

Aurpegiaren gainean jarduten duen teknologia da, zelulen birsorkuntza errazteko eta haren itxura hobetzeko. Izan ere, % 0 teknika inbaditzailea da, ez baitu berorik edo minik sortzen.

Alde horretatik, badakigu azalak erreakzionatu egiten duela argi-estimulazioaren aurrean. Beraz, maskarek dermisean sartzen diren kolore edo uhin-luzera desberdineko argiak igortzen dituzte eta egoera desberdinei aurre egiten diete.

IKUSI TARIFAK

AURPEGIKO TRATAMENDUAK INDIBA

Tratamendu bakoitza esperientzia paregabea izan dadin, Indiba barrutik aritzen da, eta horrek are ederrago sentiaraziko zaitu.

1. Nola funtzionatzen du INDIBA®-ak?

Proionic ® System ® -ri esker, ehunaren erantzun biologikoa errazten du, eta emaitza bikainak lortzen ditu larruazalaren gaztetzean, biziberritzean, liftingean eta hidratazioan.

2. Tratamenduek min ematen dute?

Ez, aplikazio usaingabeak eta oso atseginak dira, ongizate-sentsazioa ematen dutenak. Tratamenduak bi elektrodo motaren bidez egiten dira: gaitasunezkoa eta/edo erresistentea, beharraren arabera.

3. Ze frekuentziarekin egin daiteke tratamendua?

Egin beharreko aplikazioen mugarik ez dagoen arren, ohikoena astean 1-3 saio egitea da, aukeratutako tratamenduaren eta lortu beharreko helburuen arabera.

4. Zenbat sesio gomendatzen dira?

Emaitzak lehenengo saiotik ikus daitezke. Hala ere, aurpegiko tratamenduetan 6 saio eta gorputzeko tratamenduetan 6-12 saio egitea gomendatzen dugu. Ile-tratamenduetarako 2-3 hilabeteko zikloak gomendatzen dira, emaitza ezin hobea lortu arte.

5. Eguzkia hartu dezaket INDIBA® tratamenduaren aurretik edo ondoren?

Bai, ez dago horri buruzko kontraindikaziorik. Hala ere, eguzkiaren gehiegizko esposizio bizia izanez gero, INDIBA ® aplikatzeak eguzki-esposizioaren ondoren 24 eta 48 orduko epean tenperatura altuak erabiltzera mugatzea gomendatzen dugu.

6. Erabili dezaket INDIBA® beste tratamendu mota batzuek egin bitartean?

Bai, INDIBA ® bateragarria da beste edertasun-tratamendu batzuekin, eta betegarriak, botoxak, hari tenkatzaileak eta beste prozedura estetiko batzuk dituzten eremuetan erabil daiteke.

GORPUTZ BIRMOLDAKETA

Erabiltzen ditugun teknikek inestetismoak prebenitu, hobetu eta zuzentzen dituzte. Gehiegizko pisua, gantz lokalizatua, zelulitisa eta FLACIDEZ lantzen ditugu tratamendurik berritzaileenekin eta teknika hauekin: indiba (LIDERRA ERRADIOFREKUENTZIAN),
BEHE-MAIZTASUNEKO ETA INTENTSITATEKO ULTRASOINUAK (LFU) ETA GORPUTZ-PRESOTERAPIA

zelulitisa

Adipologie

Ekipamendurik eraginkorrena da ehuna trinkotzeko, dieta eta ariketa fisikoekiko erresistentea den gantz lokalizatua kentzeko eta, aldi berean, irmotasuna ematen duen ingurua definitzeko.

Maiztasun baxuko eta intentsitate txikiko ultrasoinuen teknologia berritzaileari esker (LFU), Adipologiek modu ez inbaditzailean eta albo-ondoriorik gabe lortzen du gorputza gaztetzea, zelulitisa III. mailara arte hobetzea, gantz lokalizatua kentzea eta ehuna trinkotzea.

Ezaugarriak: 20 minutu saio bakoitzeko, emaitzak lehen saiotik eta minik gabea.

IKUSI TARIFAK
erredukzioa

Indiba

Munduko liderra irrati-maiztasuneko teknologian. Indibari esker, azalaren ehunak galdutako elastikotasuna berreskuratzen du, koipea gutxitu egiten da, odol-zirkulazio egokia berrezartzen da eta larruazala gaztetu eta birsortzen da.

IKUSI TARIFAK
erreafirmazioa

Gorputz presoterapia

Presoterapia gorputzeko hainbat ataletan aire-presioak aplikatzean datza, drainatze linfatikoa errazteko. Teknika honek, gainera, ehunen oxigenazioa sustatzen du eta azalaren elastikotasuna berreskuratzen du. Horrela, zirkulazio-sistema estimulatzen dugu, zelulitisa edo edemak sortzen dituzten likidoak, koipeak eta toxinak ezabatzen laguntzeko.

IKUSI TARIFAK
erreafirmazioa

LPG

Ehun konjuntiboaren mekanizazioan oinarritutako teknika da. Arrabola eta balbula motordunak xurgapen sekuentzial batekin konbinatzen ditu, eta biek batera jarduten dute ehunak sakontasunean estimulatzeko eta mobilizatzeko. Horrela, larruazalaren eta larruazalpeko ehunaren masaje sakona egiten du. Aldi berean, gantz metaketa errebeldeetan eragiten du, eta oso eraginkortasunez, hainbeste kezkatzen gaituen zelulitisaren gainean.

IKUSI TARIFAK

NUTRIZIOA

NMTRITIONeko Nahia Muñoz izango da ZUGANeko nutrizio arloko arduraduna. Astelehenero artatuko ditu ZUGANeko pazienteak gure zentroetan, Beasaingo eta Tolosako zentroak txandakatuz. www.nmnutrizioa.com webgunean bere eskaintza eta metodologia ikusi ahal izango dituzue.

Telefono zenbakia: 617771853

Instagram kontua: @nmtrition

Nutrizionista_nahia muñoz

Lehen balorazioa

Dohako gorputz estudioa. Ordu erdiko kontsulta, non nutrizionistak gorputz estudio bat egingo dizun INBODY120 makinarekin. Helburu pertsonalaz hitz egingo dugu eta nutrizionistak azalduko dizu, ea posible den eta zer gomendatzen dizun behin datuak ikusi eta gero.

IKUSI TARIFAK

Nutrizio kontsulta

Azterketa eta plan nutrizionala. Kasua behatuko dugu eta aukera onenak aztertuko ditugu. Pertsona bakoitzarentzat eta helburu bakoitzeko,  gomendio onenak bilatuz. Plan nutrizionala diseinatu eta aurkeztuko dizugu. Dudak argitzen eta behar izanez gero, gauzak aldatzen joango gara, plana zuri egokitzen joateko, helburua lortzen erraztuz.

IKUSI TARIFAK

NUTRIZIO KONTSULTA

Nutrizio plana ahalik eta egokien garatzeko hainbat pausu proposatzen dizkizugu:

Lehen balorazioa

Dohako gorputz estudioa egingo dugu.

Ordu erdiko kontsulta, non, nutrizionistak gorputz estudio bat egingo dizun INBODY120 makinarekin.

Honako hauek kalkulatzeko:

  • Gantz masa eta erraietako masa
  • Masa muskularra
  • Gorputzeko ur kantitatea
  • Indize metaboliko basala

Helburu pertsonalaz hitz egingo dugu. Nutrizionistak azalduko dizu, ea posible den eta zer gomendatzen dizun behin datuak ikusi eta gero.

Azkenik, nutrizionistak helburua lortzeko jarraibideak emango dizkizu. Jarraibide pertsonalizatu bat izango da, baina generikoa.

1.go bisita

INFORMAZIOA BILDU ETA EZAGUTU

Informazio guztia pilatzen dudan unea da, bai ohitura, ordutegia, lo, lan, aktibitate… eta bai gorputz konposizioarenak: Gantz materia, giharra, ura…

Helburuari buruz eta berau lortzeko moduaz ere hitz egingo genuke.

 

AZTERKETA ETA PLAN NUTRIZIONALA

Kasua behatuko dut eta aukera onenak aztertuko ditut. Pertsona bakoitzarentzat eta helburu bakoitzeko, gomendio onenak bilatuz.

Plan nutrizionala diseinatu eta aurkeztuko dizut.

Dudak argitzen eta behar izanez gero, gauzak aldatzen joango gara, plana zuri egokitzen joateko, helburua lortzen erraztuz.

Egokitzapena

Plana hasi eta 15 egunetara, berriro ere gorputz osaketa begiratuko dugu eta gorputzak nola erreakzionatu duen ikusiko dugu.

Pausu hau oso garrantzitsua da patologiak antzemateko; metabolismoaren alterazioak, hormonen desorekak… Laburbilduz, gure helburua lortu eta osasuna hobetzeko, konpondu behar ditugun puntuak aurkitzeko.

Ondoren, planari buruz hitz egingo dugu. 15 egun eta gero, zer datorkizun ondo eta zer aldatuko zenukeen ikusiko duzulako. Dena zehaztuko dugu; arau, tresna eta errekurtsoak.

Jarraipena

Sesio hauetan bilakara ikusten joango gara eta gure helburua lortzeko ditugun traba guztiak leuntzen ere bai.

Beharrezkoa balitz, plan guztia aldatuko genuke edo aldaketa txiki batzuk egin, kasuaren arabera, baina beti helburua lortzeko.